Menagaraiko Emakume Taldeak ekintzak antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Maddi Alegria Respaldiza 2013ko aza. 8a, 14:30

Hilero egiten duten bezala, hitzaldi bat antolatu du Menagaraiko Emakume Taldeak. Oraingoan, azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunari lotuta, "Violencia de género, consecuencias en el entorno" izendaturikoa eskainiko dute. Genero indarkeriari buruzko ikuspegi zabal bat eskainiko dute, hau da, narriadura fisikoetaz aparte, inguruan eta batez ere haurrengan duen eraginari buruz arituko dira. Solasaldia Coral De las Herasek eta Ierak eskainiko dute. Biek emakumearen gaia landu dute; Coralek inguruotan lan egiten du eta Iera, berriz, gizarte langilea da.

Hilero egiten duten bezala, hitzaldi bat antolatu du Menagaraiko Emakume Taldeak. Oraingoan, azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunari lotuta, "Violencia de género, consecuencias en el entorno" izendaturikoa eskainiko dute. Genero indarkeriari buruzko ikuspegi zabal bat eskainiko dute, hau da, narriadura fisikoetaz aparte, inguruan eta batez ere haurrengan duen eraginari buruz arituko dira. Solasaldia Coral De las Herasek eta Ierak eskainiko dute. Biek emakumearen gaia landu dute; Coralek inguruotan lan egiten du eta Iera, berriz, gizarte langilea da. Hitzaldia azaroaren 9an izango da, San Pedro auzoko eskola zaharrean, arratsaldeko 5etan.

Honetaz aparte, musikaren bidez sikomotrizitatea lantzeko tailerra antolatu dute. tailer honen helburua norbere zentzuak eta gorputza hautemanez musika entzun eta gozatzea da. honetarako, bi orduko hiru saio antolatu dituzte eta azaroaren 16, 23 eta 29an izango dira, hauek ere arratsaldeko 5etan eta San Pedro auzoko eskola zaharrean. Hilaren 14a baino lehen izena eman behar da, eta 10€-ko kuota ordaindu behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide