Hainbat mobilizazio eta greba mugagabe baten ondoren, Guardianeko langileek akordioa lortu zuten enpresarekin. Urtarriletik EREan daude eta ez da langilerik kaleratu.
Baina zuzendaritza aldaketa izan da, eta enpresaren partizipazioen zati bat beste enpresa bati saldu zaio. Gainera, 12 milioi euroko galerak izaten ari dira.
Gauzak horrela, egoera hobetzeko zein neurri hartu aztertzen ari dira, eta dirudienez, langileei soldatak jeistea izango da neurrietako bat, hain zuzen, paga baten kopurua.
ELAren ustez, gertatzen ari dena ez da koherentea enpresaren egoerarekin, lana egon baitago eta hainbat langilez ez baitute ERE egunik erabili oraindik. Langileak urduri daudela baieztatu dute, "ezin baita urtero horrelako egoera batean egon". Enpresaren berregituratzea eta benetako egoera zein den ikustea proposatu dute.