Udalak, Dirusarrerak Bermatzeko Errenta edo Etxeizitzarako Dirulaguntza jaso ezin dutenek laguntza jaso dezaten baliabidea eskaintzen du.
Hau jaso ahal izateko, Laudion erroldatua izan behar da gutxienez azken 15hilabeteetan edo lehenago 10 urteren buruan (65 urtetik gorakoak, adingabeak dituzten familiak eta %65eko ezgaitasuna dutenak 6 hilabete). Honetaz gain, bizikidetza unitatearen dirusarrerek ez dute DBEren %75a gainditu behar, eta Udal Gizarte Zerbitzuen informea behar da.
Honetaz gain, dirulaguntza jasotzen duenak betebehar batzuk izango ditu laguntza jasotzen jarraitu ahal izateko (dirua eskatu den beharrerako erabiltzea, administrazioarekin eskatzen edo behar denean elkarlanean aritzea...).
Dirulaguntza honen zenbatekoa, gehienez DBEren %75a izango da.
Dirulaguntza hauek emateko, Udalak kopurua handitu du, eta 90.000€ bideratuko ditu.