Amurrioko Gazte Asanbladak, herriko gazteen beharrei erantzun bat eman nahiean, “Gazte Lokala” proiektua aurkeztu zion Uudalari. Haien helburua, lokal publiko eta autogestionatu bat izatea zen.
Honen erantzunik jasotzen ez zutela ikusita, 15 urte baino gehiago hutsik dirauen Landazuri etxea okupatu zuten iazko otsailean. Egun horretan bertan, ertzaintzak barruan zeuden 9 gazte irtenarazi eta identifikatu egin zituen. Hori dela eta, gazte hauek epailearen aurrera eramango dituzte ondasun higiezinaren usurpatzea egotzita. Epaiketa datorren irailaren 26an izango da, ostegunean.
Honen aurrean, Gazte Asanbladak mobilizazirako deia luzatu du. Irailaren 25ean, asteazkena, kazerolada mugikorra egingo da 18:30etan plazatik hasita eta irailaren 26an, epaiketa egunean izango diren mobilizazioei adi egoteko eskatu dute.