Gizarte eremuko hainbat dirulaguntza ezberdin eskaintzen ditu Udalak eta bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu:
- Garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak kofinantziatzeko dirulaguntza: honen helburua, herrialde txiroen egoeranlaguntzeaz gain, herritarren elkartasuna bultzatzea da. Guztira 33.503€ erabiliko dira.
- Ekintza humanitario eta larrialdi proiektuen kofinantziaziorako dirulaguntzak: biztanleria zaurgarrienari laguntzea da helburua. 25.000E erabiliko dira honetarako.
- Zaurgarritasun egoeran dauden herrialdeetako adingabeei udan harrera egiteko dirulaguntzak: honetarako 6.000€ erabiliko dira.
- 2012. urtean izandako jaiotza edota adopzioengatiko dirulaguntzak: hau jasotzeko, familia osoak Amurrion erroldatuta egon beharko du, eta gutxienez senide batek azken urteetan zehar. Gainera, familia-unitatearen dirusarrerek ez dute urteko 20.000€ gainditu behar. Guztira 10.000€ erabiliko ditu Udalak.
- Beharrizan egoeretarako dirulaguntzak: Gizarte Larrialdietarako Laguntzak edo Dirusarrerak Bermatzeko Errenta bezalako laguntzak osatzeko da dirulaguntza hau eta eskaera Gizarte Zerbitzuetan egin beharko da. 40.000€ erabiliko dira honetarako.