Programa honen bidez herrialde ezberdinetako haurrak etortzen dira gurera uda pasatzera, euren egoera fisiko, psikiko zein soziala hobetzen laguntzeko asmoz. Haur hauek, gehienbat, Bielorrusia, Errusia, Ukraina eta Tindoufeko kanpamenduetatik datoz.
2000. urtetik 6 elkarte inguruk hartu dute parte programa honetan, hala nola, Bikarte, Amigos de la Rasd Ayala, Txernobil elkartea, Sahara eutsi...
Esan beharra dago azken urteetan ume gutxiago etortzen ari direla gure artera. Aurten 7 izan dira eta horietatik 5 Errusiatik etorri dira Bikarte elkartearen bidez, Ukrainatik bat etorri da Txernobileko Umeak elkarteak lagunduta eta Saharatik ere bat etorri da SAhara Eutsi elkartearen laguntzaz.
Harrera familiei laguntzeko, Udalak 2.290€-ko dirulaguntza eman du.