LIPmesako administratzaileak enpresa ixteko agindua eman du. Honen ondorioz, 124 langileri kontratu amaiera proposatuko diete. bestalde, 18 pertsonak lanean jarraituko dute enpresa guztiz itxi arte, baina honetarako kontratu berria sinatu beharko dute, soldataren %25a kobratuz.
Honetaz gain, langileek apiriletik kobratu gabe daramate, eta FOGASAk (Gobernuen Soldatak Bermatzeko Funtsak) dirurik gabe daude, beraz ez dakite noiz jasoko duten dirua. Arazo honi langile bakoitzaren egoera gehitzen zaio (hipotekak...).
Langileek eskutitz bat eman diote alkateari beren egoeraren berri emateko. Aldi berean, bi gauza salatu dituzte. Lehenengoa, haien kabuz lortu dutela informazioa, zuzendaritzatik zein administratzailearengandik ez dutela inolako berririk jaso. Bigarrena, zuzendaritzaren kudeaketa traketsa, eta langileak EREan zeuden bitartean 6000€ko soldata izan dutela.
Iraileko lehen ostegunean berrekingo diete mobilizazioei.