Gurutze Gorriak Urduñan eta Arrastarian eskaintzen zuen anbulantzia zerbitzua bertan behera geratu da uztailaren 15etik.
Amurrioko Udalak bere kezka adierazi du egoeraren aurrean; Aloria, Artomaña, Delika eta Tertanga larrialdiko arreta zerbitzurik gabe geratu baitira.
Azken hilabeteetan osasun arduradunekin kudeaketak egin ditu, Urduñako larrialdietarako anbulantzia zerbitzuaren jarraipena argitzeko. Horretaz gain, Amurrioko zerbitzuaren ekintza datuak eta eskaera handiagoa jasateko gaitasuna ezagutzea eskatu zuen otsailean.
Amurrioko zerbitzua eremu zabalago bat babestera behartuta dagoela eta beharrizan berberak baliabide gutxiagorekin estali beharko direla adierazi du Josune Irabien alkateak.