Gero eta gehiago dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzen dituzten pertsona edo familiak. Horregatik, Udalak, horretarako bideratzen den diru kopurua handitzea erabaki du. Eusko Jaurlaritzatik 132.000€ jasotzen dira gastu hauei aurre egiteko, eta Udalak aurrekontu hau 160.000€-tara igotzea erabaki du, igoera horren gastua beregain hartuz.
Horretaz gain, dirulaguntza hauek jasotzeko lehentasuna etxebizitzako gastuei aurre egiteko eskatzen dutenei ematea erabaki da, eskaera gehienak honetarako egiten direlako eta Udalak beste gastu mota batzuek baino lehentasun gehiago dutela erabaki baitu. Diru kopurua handitu arren, eskaerek nabarmen egin dute gora, eta denei erantzuna ematea ezinezko bihurtu da.