Eskualdeko hainbat ikastetxetan LOMCEren aurkako mobilizapen deialdiak egin dira.
Laudio ikastolako Langileen Asanbladak ekaineko ostairaletan elkarretaratzeak deitu ditu 8.30tatik 8.50tara. LOMCEren inposaketei erantzunez Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema propioaren defentsa, Madril eta Gasteizko gobernuek irakaskutzan eta orohar zerbitzu publikoetan ezarritako murrizketen salaketa eta lan erreformari planto eginez Ikastoletako Lan Hitzarmenaren defentsa aldarrikatzeko.
Artziniegako Arteko Gure Ama Herri Ikastetxean berriz, eskola kalera atera zutenostiralean, LOMCEren aurkako aldarrikapen gisa.