Urtero bezala, aurten ere ezgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonen espainiar konfederazioak udarako turismo eta termalismo egitaraua antolatu du. Egitarau honen barnean, eskaintza zabala aurkeztu dute, estatuko hainbat toki ezberdinetarako bidaiak eskainiz.
Parte hartu ahal izateko 16 urte beteak izan behar dira, eta %33ko ezgaitasuna gutxienez. hala ere %50eko ezgaitasuna dutenek lehentasuna izango dute. Eskaerak aurkezteko epea berriz, bidaia hasi baino bi hilabete lehenago amaitzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan eska daiteke.