Datorren igandean, maiatzak 26, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da Herriko Plazan. Aurtengo leloa "Zure bizitza goxoagoa egiteko ez da besteena mingostu behar" izango da eta bidezko merkataritzako azukrearen inguruan izango da. Izan ere, nazioarteko azukre salerosketak milaka miloi mugitzen dituen bitartean, tokiko ekoizleek miseriazko soldatak jasotzen dituzte. Honen aurrean, bidezko merkataritzak soldata justuak izatea, haurren lan-esplotaziorik ez izatea eta kalitatezko produktua izatea bermatzen du.
Goizeko 10etatik aurrera salmenta eta informazio postu bat jarriko da, eta umeentzako jolas-gune bat ere egongo da. Gainera, lehen aldiz, bidezko merkataritzako posteen lehiaketa antolatu da. Parte hartu nahi duenak, gutxienez bidezko merkataritzako osagai bat erabili beharko du postrea egiteko eta bidezko merkataritzako postuan utzi beharko du 12:00tatik 13:00tara bitartean. Ondoren epaileek beren erabakia emango dute. Lehenengo geratzen diren biek bidezko merkataritzako produktu sorta bana irabaziko dute.