Udalak eta Foru Aldundiak beste urtebeterako luzatu dute genero indarkeria egoerei aurre egiteko hitzarmena. Hamar urte dira hitzarmen hau indarrean dagoela.
Hitzarmen honen helburua genero indarkeria jasaten dutenei arreta eskeintzea da, hauen bizitza kalitatea hobetzeko asmoz, jendartean integratzea eta parte hartzea sustatuz. Finantziazioa berriz, Foru aldundiaren Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen esku dago.
Hitzarmenaren barruan lau programa ezberdin aurkitzen dira:
- Orientazio psikologiko eta arreta juridikoko foru zerbitzua: tratu txar fisiko zein psikiko edota sexu erasoak jasan dituzten emakume zein adingabekoei zuzenduta dago doako zerbitzu hau.
- Genero indarkeria jasaten duten emakumeentzako orientazio juridikoa eta prozesu juridikoen jarraipena
- Gizarte Ongizaterako Erakundearen harrera etxeen zerbitzuan aldi baterako ostatu hartzea: zerbitzu honek euren etxetik atera behar duten emakume eta adingabekoei berehalako eta aldi baterako ostatua ematean datza.
- Genero indarkeria jasaten duten emakumeentzako eta hauen kargu dauden adingabeentzako eskuhartze sozioedukatibo eta jendarte-laguntza zerbitzua: babes agindu bat duten emakume eta adingabekoei zuzendutako zerbitzua da. Familiari jendarte- eta hezkuntza-babesa eskaini eta jasaten ari diren krisi egoeran laguntzea du helburu.