Hainbat herritarrek kultura anitzeko herri euskaldun baten aldarrikapena egingo dute, eta gainontzeko herritarrak animatu nahi dituzte jai giroan egun polita pasatzeko eta Laudion bizi garela eta elkarrekin bizi nahi dugula adierazteko. Horretarako, bihar, maiatzak 4, "Laudion bizi gara!" ekimena ospatuko da Aldai plazan 19:00tatik aurrera.
Bertan, herrian elkarbizi diren hainbat kultura ezberdinetako musika, dantza eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango da. Hala nola, Sahara, Kuba, Brasil Bolivia, Maroko eta Paraguaiko ordezkariak izango dira. Euskal herrikoak, Fi ta Fik musika eskola, Aretako trikitixa taldea eta Untzueta dantza taldea izango dira.
Ondoren, "munduko musika" diskodantza izango da.