Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria arloak irabazi asmorik gabeko elkarteek sustatutako ekimenak finantziatzeko ondorengo dirulaguntzak onartu ditu:
- Gazteriarentzako ekimenak gauzatzen dituzten herriko elkarteentzat, 2.800 € arte.
- Aukera berdintasun arloan ekimenak gauzatzen dituzten herriko elkarteentzat, 6.000 € arte.
- Hezkuntza arloan ekimenak gauzatzen dituzten herriko elkarteentzat, 3.400 € arte.
Aurkeztutako proiektuak Ebaluaketa Batzordeak aztertu eta baloratuko ditu. Batzorde hau Hezkunza, Berdintasun eta Gazteria arloko zinegotzi, langile eta teknikariek osatuko dute. Dirulaguntzak emateko erabakia, berriz, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak hartuko du, Ebaluaketa Batzordearen proposamena kontuan hartuta.
Deialdia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, Herriko Etxeko iragarkien oholtzan eta Udalaren web atarian argitaratuko da.