Herrialde ezberdinak laguntzeko zortzi laguntzatik hiru onartu ditu udalak

Garapenerako Lankidetzarako, guztira, 17.620€ bideratu ditu Laudioko udalak. Zortzi laguntza eskaeratatik hiru onartu dira. Batetik, Kolonbian, Bagué-ko haurren eskubide eta betebeharretako heziketara 8.133 euro bideratuko dira. Bestetik, Indian, Anantapur-en nekazaritza sistema eraginkor eta jasangarriak sustatzeko 7.200 euro erabiliko dira eta Keniako Kibera-Nairobiko umeek Haur Hezkuntza izan dezaten 2.287€ .

Garapenerako Lankidetzarako, guztira, 17.620€ bideratu ditu Laudioko udalak. Zortzi laguntza eskaeratatik hiru onartu dira. Batetik, Kolonbian, Bagué-ko haurren eskubide eta betebeharretako heziketara 8.133 euro bideratuko dira. Bestetik, Indian, Anantapur-en nekazaritza sistema eraginkor eta jasangarriak sustatzeko 7.200 euro erabiliko dira eta Keniako Kibera-Nairobiko umeek Haur Hezkuntza izan dezaten 2.287€ .

Laudioko herria El Aaiun-eko Bucraa dairarekin eta Nikaraguako Somoto herriarekin senidetuta dago, eta bertan proiektuak aurrera eramateko dirulaguntzak eman ditu: 11.000€ Bucraarako eta 9.274,82€ Somotorako.

Bestalde, udala euskal erakunde kooperanteen eta Euskal Fondoaren parte deh heinean 3.482€ ordaindu zituen 2003an partaidetza kuota gisa. Honen bidez, hainbat herrialdetan banatzen da lankidetza: Mendebaldeko Saharan eta Nikaraguan, Kolombian (9.037€), Indian (8.000€), Kenian (4.335€), Errusian (860€) eta Ukraina (403€).

Azken bi herrialde hauetatik hamabigarren urtea da udako oporretarako haurrak jasotzen direna, joan den udan lau pertsona etorri zirelarik. Bikarte elkartearen bidez hiru haur etorri ziren Errusiatik, eta Chernobileko Umeak elkartearen bidez, berriz, Ukrainako haur batek igaro zuen uda Laudion.

Elkartasun azoka

Era berean, Ongizate, Lankidetza eta Osasun arloak Laudioko VI. Azoka Solidarioa prestatzea bultzatu zuen. Urriaren 23an ospatu zen eta Araba eta Bizkaiko 11 elkartek parte hartu zuten, baita Arabako GKE Koordinatzaileak eta Laudio BHIk ere. Guztira, sei tailer antolatu ziren, herrian bizi diren etorkinek koordinatu zituztenak. Herritarren, eta batez ere eskolen, partaidetza esanguratsua izan zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide