Amurrioko Gazte Asanbladak, 6. urteurrena ospatzeko, Gazte Eguna antolatu du.
Egunean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte adin guztietakoentzat, bi gunetan banatuta: ipuin kontalaria,malabareak, azoka, gaztelu puzgarria, tailerrak, saskibaloi txapelketa, graffiti erakusketa, slackline, jolas-poteoa, herri bazkaria, kantukada, kale kontzertuak, txokolatada, kalejira, kontzertuak...
Herri bazkarirako tiketak herriko tabernan egongo dira salgai eta bazkari beganorako aukera egongo da. Saskibaloi txapelketarako berriz, bertan apuntatu ahal izango da.
Gauean Zuloak, Itziarren Semeak eta Izargiren kontzertuak izango dira.
Gazte eguna Gazte Asanbladaren eta herriko beste hainbat elkarteren arteko elkarlanean antolatu da, hala nola, hauspoa, aiebe, jaietako koadrilak...