Udalak gizarte arloko laguntzak azaldu ditu

Alde batetik, gizarte arloko irabazi asmorik gabeko erakundeei ematen zaizkien diru laguntzen berri eman du Udalak. Erakunde hauek, orokorrean, bazkideen diruarekin lan egiten dute, bana diru sarrera hauek ez dira nahikoak izaten beren jarduerak burutzeko. Horregatik, eta gizarte ekintza sustatu eta herriko elkartze-sarea indartzeko, dirulaguntzak ematen ditu udalak.

Alde batetik, gizarte arloko irabazi asmorik gabeko erakundeei ematen zaizkien diru laguntzen berri eman du Udalak. Erakunde hauek, orokorrean, bazkideen diruarekin lan egiten dute, bana diru sarrera hauek ez dira nahikoak izaten beren jarduerak burutzeko. Horregatik, eta gizarte ekintza sustatu eta herriko elkartze-sarea indartzeko, dirulaguntzak ematen ditu udalak.

Dirulaguntza hauek 3.adinekoentzako jarduerak antolatzen dituzten elkarteentzako edo gizarte arloko jarduerak eta jarduera asistentzialak burutzen dituzten elkarteentzako izaten dira. Lehenengoetarako, gehienez 14.000 € bideratzen dira, bigarrenentzako, berriz, gehienez 21.000 €.

2012. urtean, alde batetik Laudioko San Roketzar Kluba eta Aretako Santa Ana Kluba, eta bestetik, Caritas, AFAN, ADEMBI, ASASAM, APDEMA eta ARESBI izan ziren dirulaguntza hauek jaso zituztenak.

Horretaz gain, Haurtzaro eta Familia Departamentuan eskeitzen diren baliabideak azaldu ditu.

Batetik, Gizarte Zerbitzuek balorazioa egin ostean beharrezkoa dela erabaki delako, hiru baliabide mota eskaini daitezke: Familia inguruko laguntza sozioedukatibo programa, laguntza psikologikoa eta familia-terapia.

Bestetik, balorazioa egitea beharrezkoa ez den baliabideak daude: adingabekoen eguneko zentroa, Caritasen eskola-laguntza, Zuzen programa (nerabeen arrisku portaeren prebentzio eta laguntza), Babesgabeko pertsona eta familientzako Udaleko Laguntza Programa (Haur hezkuntzako beka aurrerapena, Derrigorrezko Hezkuntzako beka aurrerapena, inguru familiar egokirik gabeko gazteentzako laguntza, adikzioa uzteko prozesuan dauden pertsonentzako laguntza, baliaezintasunak dituzten eta beren kargu adingabekoak dituzten pertsonentzako laguntzak, bizikidetzagatik Dirusarrerak Bermatzeko Errenta kobratu ezin dutenentzako laguntzak).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide