Ongizate arloaren memoria aurkeztu du udalak

Udalak Ongizate Arloaren memoria aurkeztu zuen ostegunean, eta erabilitako diruaren helburu ezberdinak azaldu zituen.

Txari Baladok azaldu zuenez, Udalak hiru Gizarteratzeko Programa ezberdin ditu martxan.

Udalak Ongizate Arloaren memoria aurkeztu zuen ostegunean, eta erabilitako diruaren helburu ezberdinak azaldu zituen.

Txari Baladok azaldu zuenez, Udalak hiru Gizarteratzeko Programa ezberdin ditu martxan.

  • Gizarte Larrialdietarako Laguntza Prorama: hau jasotzeko beharrezkoa da 18 urteak beteta izatea, Laudion erroldatuta egotea, aurreko sei hilabetetan E.A.E.ko edozein udalerritan erroldatuta egon izana eta nahikoa baliabiderik ez izatea onarrizko beharrak eskuratzeko. 2012. urtean 92 familiak jaso zuten laguntza hau, biztanlegoaren %0,95ak hain zuzen.
  • Babesgabeko pertsona eta familientzako Udal Programa: honen barruan hainbat arrazoi ezberdinetarako laguntzak ematen dira (adingabekoen babesgabetasuna, drogamenpekotasunak, tratu txarrak...). Guztira, 87 pertsonek jaso zuten laguntza hau.
  • Elikagaien programa: hau aurrera eramateko, Arabako Elikagaien Bankuarekin elkarlanean dihardute, eta janari banaketan Laudioko alargunen elkarteko bolondresak, bankuko erabiltzaileak eta komunitatearen onurarako lanak egiten dituzten pertsonak dira elikagaiak banatzen dituztenak. 2012an 248 familiak (guztira 706 pertsona) jaso zuten laguntza hau.

Guztira, 191 familiak jaso zuten hauetako laguntzaren bat 2012an, eta 150.000€ erabili ziren horretarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide