Gasteizko Gizarte Epaitegiak Tubacex enpresa, Gizarte Segurantza eta Asepeyo mutua kondenatu ditu Juan Manuel Picaza Urrutxurturen heriotzagatik. Heriotza amiantoak eragindakoa izan dela eta laneko gaixotasuna dela iritzi dute.
Lehenengo aldia da Tubacex enpresak amaintoarekin erlazionaturiko sententzia bat jasotzen duena. Honen arabera, mineral hau erabilia izan da bai Laudion eta bai Amurrion dauden lantegietan, naiz eta enpresak hau ezkutatu izan duen.
Juan Manuel Picaza Urrutxurtu 1974tik 2011 arte egon zen Tubacexen lanean, eta frogek diotenaren arabera, 1987 eta 1988 artean amiantoarekin kontaktuan lan egin zuen, zehazki laminazioanlanean ari zela.
2010eko irailean antzeman zioten birikietako minbizia eta 2011ko maiatzean hartu zuen baja. Bere espedienteak amiantoarekin lan egin zuela azaltzen du eta horregatik baja permanentea izan zuen.
Heriotzaren ondoren alargunak gaixotasun arruntagatiko prestazioa jaso zuen, baina helegitea aurkeztu ondoren, laneko gaixotasuna aitortu eta honi dagokion prestazioa jasotzea lortu du. honek Tubacexen aurkako bide berriak irekitzen ditu, ez baitzituen amiantoarekiko neurri egokiak hartu.