Solastiar, Avillo, Laudioko ipar-hegoalde elkarteek, Medicus Mundi Arabak eta Amaruk Bidezko Merkataritzari buruzko zine foruma antolatu dute, eta bertan Amaru elkarte interkulturalaren "Tejiendo desarrollo" dokumentala eskainiko da.
Dokumental hau, Boliviako Goi Lautadako La Joya meatze herrian kokatzen da. Bertan, 2000 biztanle inguru bizi dira eta meatzeetan lan egiten ez dutenak abeltzantzan edo nekazaritzan aritzen dira, baina jarduera hauek gero eta zailagoak dira meatzeen kutsaduraren ondorioz. testuinguru honetan, emakume talde batek (ama ezkongabeak eta alargunak) WAYRA La Joya oihal mikroenpresa elkartea sortzen dute, euren eta euren familien bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Dokumentala otsailaren 22an, ostirala, 19.30etan egongo da ikusgai Kultura Etxeko Larraño aretoan. Ondoren, eztabaida bat egingo da bidezko merkataritzaren eta kooperatiba txikien lana aztertzeko. Horrez gain, emakume hauek egindako ohialak ikusgai egongo dira.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide