Kider enpresak 147 langileren kaleratzea suposatuko duen EEE bat planteatu du. Honek, Araban dituen lantokietan langileen %30aren kaleratzea ekarriko luke.
Honen aurrean, langileek greba mugagabea deitu dute otsailaren 4tik aurrera, lehenengo negoziazio bileraren egun berean, eta deia luzatzen dute hurrengo egunetan egingo dituzten mobilizazio ezberdinetan parte hartzeko.
Langileek honako hau eskatzen diote enpresari: 147 kaleratzeak bertan behera uztea eta enpresaren industria-proiektuaren inguruko negoziazio orokorra, non 5 lantokietako bideragarritasunaren eta lanpostuak mantentzearen inguruko akordio bat lortuko den.