JEZ enpresako langileek lan hitzarmen duin baten aldeko greba egingo dute gaur egun osoan zehar. Gainera, egunero hiru orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzean.
Honetaz gain, LIPmesako langileek hainbat mobilizaziorako deia luzatu dute:
Gaur manifestaldia egingo dute 12.00etan, enpresatik hasita Lamuza plazaraino.
Etzi, osteguna, manifestaldia egingo dute baita ere, 12.00etan enpresatik hasita Herriko plazaraino.
Datorren asteartean, hilak 22, Bilbon elkarretaratzea egingo dute, SPRIren (Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia) sedearen aurrean. Trenez joateko deia zabaldu dute (Laudion 10.58tan eta Aretan 11.02tan).
JEZeko langileek bat egingo dute LIPmesakoek gaur egingo duten manifestaldiarekin, anbulategiko biribilgunetik elkarrekin joango dira Lamuza plazaraino.