LAB sindikatuak gogor salatu nahi du asteartean istripu larri baten ondorioz gertatutako heriotza, EHan 2013an lehenengo hildako langilea. Era berean, 2012. urtean 56 hildako egon direla gogoratu du, horietatik 11 Araban izan dira eta 3 Aiaraldean.
Bestalde, Tubacex enpresaren etekin ekonomikoen zati handi bat lan erritmoen igoeragatik eta prebentziorako arloa alde batera uzteagatik ematen dela adierazi du sindikatuak, azken urteetan enpresa honetan hiru heriotza eta hainbat istripu larri izan direla gogoratuz.
Honekin batera, Gasteizko gobernuari heriotza honen aurrean eta orokorrean egoera eta eredu honen aurrean hartuko duten jarrerari buruz galdetzen dio.
Guzti horregatik, LAB sindikatuak mobilizatzera dei egiten du “guztion artean odolhuste hau geldiaraz dezagun”.
Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko dela adierazi du, jendarte zein enpresa-eremu ezberdinetan.