Ez gara histeriko batzuk indarkeria matxistaren gorakada bat eman dela esaten dugunean. Azken datuen arabera, hiru emakumetik* batek indarkeria matxista jasaten du eta bost emakumetik* lauk sexu-erasoak. Indarkeria matxista mundu osoko emakumeen* lehen heriotza kausa da.Pandemiaren ostean, kaleetara berriro bueltatu garen honetan, gero eta gehiago ikusten ditugu emakumeon* kontrako erasoak, gero eta kasu gehiagotaz enteratzen gara. Baina asko ezkutuan geratzen dira. Gu, bereziki neska* gazteok, pandemiaren ostean, gero eta bananduago, urrunduago gaudenaren sentsazioa daukat... Gero eta jendarte indibidualizatuago batera garamatzan tendentziak, gure arteko aliantzak eraikitzea zaildu egiten du; eta beraz, erasoei aurre egiteko zailtasunak areagotu ere, bakartuago gaudelako.
Gizonen arteko aliantzak, ordea, inoiz ez daude krisian.Eta honekin, ez dut esan nahi, soilik emakumeon* ardura denik, baizik eta kontrakoa: jendarte osoa interpelatu behar da eta instituzioek ere ardurak hartu behar dituzte: lehen mailako arazo politiko eta sozial bat delako.
Baina, Autodefentsa Feministaren printzipo nagusietako batek esaten du: ez dugu gu salbatzera etorriko den sasi-salbatzailerik behar, gu geu gai garelako. Bakarrik zaila da, baina emakumeok* osatzen dugun kolektiboan, eraiki ditzagun gure artako aliantzak.
Ez gara histeriko batzuk, ez zaizu zuri bakarrik gertatzen. Indarkeria matxista munduko biztanleriaren erdiak, sistema kapitalista heteropatriarkalaren ondorioz, sistematikoki jasaten dugun zerbait delako.