Nork ez du inoiz maskotarik izan? Pentsatu al duzu noizbait nondik datozen, adibidez, horren erraz eta merke erosten dituzun ur dortokak? Edota, gure ingurune naturalean askatuak izaten badira sor ditzaketen kalte ekologikoak?
Gaur egun animalia exotikoen merkataritzak diru mordoa mugitzen du. Baina dendetan ikusten dugun irudia ez dator bat errealitatearekin. Narrasti edota hegazti horietariko asko haien habitat naturaletatik indarrez atzemanak izan dira. Hori nahikoa izango ez balitz, animalia horien soilik %25a iristen da soilik bizirik dendetara. Eta zenbat hiltzen dira dendetan, behar dituzten zaintzak jasotzen ez dituztelako? Nork daki!
Baina ez hori bakarrik. Badaude beste kasu batzuk ere, ur dortokena kasu. Hauek bertan haziak dira, ez naturatik zuzenean ostuak. Ume asko dortokatxo bat erosteko apeta izan, eta urte batzuk pasa ostean, lehen dortokatxo txiki polita genuena dortoka erraldoi zikin batean bihurtzen da. Zer egin horrelako munstro batekin? Argi dago, gertueneko laku edo ibaian askatu. A zer purtzilkeria! Jakin bazenekien ur dortokak bezalako espezie exotikoak inbaditzaile egiten direla gure inguruan? Eta horren ondorioz, bertako biodibertsitatea oso kaltetua suertatzen dela?
Gaur egun arazo ekologiko larrienetariko bat espezie hauen presentzia da. Gure ondare naturala mantentzea garrantzitsua iruditzen bazaigu, birritan pentsatu beharko genuke kanpoko animalia bat erosi baino lehen.