Zizak

Erabiltzailearen aurpegia Maider Iglesias 2015ko urr. 30a, 00:00

Azken urteetan asko handitu da perretxiko bila joaten den jende kopurua eta denborarekin arazo bat bilakatu liteke. Zizak, onddoen fruituak dira eta onddoek beharrezkoak dituzte esporak askatu eta ugaltzeko. Hala ere, jendeak ez du inolako kontzientziaren ausikirik mendian topatzen duen edozein ziza etxera eramateko, bai txikia izan edota erdi ustelduta egon.

Gure ustiatzeko grina hain da handia inoiz ez dugula mendiak pairatzen dituen ondorioetan pentsatzen. Gainera gero eta jende gehiago hurbiltzen da usoko tabernara harrotasunez hartu (edo hobeto, ustiatu) dituen boletus kilo mordoak erakustera. Baina arazoa ez da soilik perretxiko jangarrietara mugatzen, ez. Mendiaz eta naturaz gozatzen dugun jendearentzat geroz eta gogorragoa da udazkenean menditik buelta bat ematea, perretxiko toxiko eta zatarrak nonahi topatzen baitira hilda ostiko baten ondorioz.

Zer dela eta jokaera hori? Onddoen presentzia, onak, zatarrak zein pozoitsuak izan, ezinbestekoa da basoen funtzionamendu ona bermatzeko eta horretarako espezie guztiak errespetatu beharko genituzke. Ezagutzen ez duguna eta beldurtzen gaituena errespetatzen ez dugula esaten da maiz, eta zizen kasuan oso argi ikusten da. Inoiz pentsatu al duzu: “hil beharrean Amanita muscaria harrigarri horren argazki bat aterako banu? Edota, bere presentzia soilarekin gozatu?“.

Onddo espezie ugari ari dira desagertzen, batzuk ustiaketaren ondorioz. Hortaz, pentsa dezagun pixka bat esnegorri txiki hori edo zaharregi dagoen urretxa hura hartu baino lehen. Urte batzuen buruan baliteke izaki hauen presentziaz gozatu ezin izatea gaur egindako txikizioaren ondorioz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide