Gorritxoen partidu ona bederatzi jokalariekin

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2016ko abe. 13a, 08:59

Urduñako taldeak Legardan jokatu zuten pasaden larunbatean. Laneko bajak zirela medio, Tyerrik zuzendutako taldeak bederatzi jokalariekin jolastu zuten partidua. Edurneren absentzia zela eta Nekanek izan zen atezainaz jokatu zuenak. Nahiz eta eragozpen hauek izan, Urduñako taldeak oso partidu ona jokatu zuten laurogeitahamar minutuetan geldirik egon gabe.

 

Gorritxoek konplexurik gabe atera ziren Mungiaren zelaira eta hirugarren minutuan Txitik hegaletik egindako erdiraketa area barrutik kontrolatu zuen eta Martari pasea egin zion honek area kanpotik jaurtiketa egin zezan. Martak ez zuen hutsik egin eta markagailua huts eta bat jarri zuen Urduñaren alde.

 

Tyerrik zuzendutako taldeak ondo itxi zen bere zelaian eta kontran ateratzen saiatu ziren. Etxeko taldeak aldiz, Arbietoko nesken atera ailegatzen saiatu ziren baina Nekanek eta atzelariek oso adi egon ziren etxeko taldearen gola saihesten.

 

Bigarren zatia lehenengoa bezala izan zen. Txitik burututako taldeak Mungiari ustekabean harrapatzen saiatu zen, eta bigarren gola sartzeko oso hurbil egon zen Estik ezker hegaletik egindako jokaldi baten ostean, baina Maiderren errematea atezainak urrundu zuen.

 

Hortik aurrera Urduñako neskek defentsan gogor egin zen laurogeita bigarren minutura arte. Nekaneren irteera kaskar baten ondorioz, aurrelariak atezaina driblatu zuen eta jaurtiketa egin zuen. Zori txarrez baloia Ekiñeri eman zion eta baloia atera sartu zen.

 

Hala ere gorritxoek gol aukera argia izan zuten partidua bukatzeko minutu bat geratzen zenean. Olaitzek baloi loratu bat aprobetxatu eta atzelarietaz abiaduraz joan zen atezainaren aurrean bakarrik geratzeko. Garaipenaren jokaldia zirudien baina Olaitzen jaurtiketa zutoinaren albotik kanpora joan zen. 

 

Azkenean partidua bana geratu zen ligako azken partiduan. Horrela abenduaren 31ean Urduñak Bizkaiako Kopa lehiaketa hasiko dute, pasaden denboraldian lortutako garaipenak errepikatzeko asmotan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide