Urduñako taldeak Urriaren 30etik ez zekien Arbieton porrot egitea zer zen. Hamahiru hilabete pasa ostean, Tyerrik zuzendutako taldeak Urduñako zelaian irabazi zuen azken taldearen aurka neurtu zen eta 1-2 galdu zuen. Talde horrek, Ariz deiturikoa, sailkapenaren laugarren postuan dago, eta Urduñak, aldiz, seigarrenean.
Partidua berdinduta hasi zen gol aukera gutxiekin bi taldeen aldetik. Lehenengo zatiko aukerarik argienak Urduñako kapitainaren eta Estiren eskutik etorri ziren. Kanpoko taldeari zegokionez, oso ondo aprobetxatu zuen lehenengo zatian izan zuten aukera eskasak eta hogeigarren minutuan markagailua 0-1 jarri zuten.
Bigarren zatian gorritxoek berdinketaren bila joan ziren, baina Ariz taldeak atzean oso ondo itxi zen kontran ateratzen saiatuz.
Nekanek ondo egindako presioaren ondoren baloia berreskuratu zuen Txitiri pasea egin zion honek berdinketaren gola sartzeko. Baina poztasuna ez zen asko iraun. Urduñako taldeak gol sartu eta bi minutu geroago Basauriko taldeak bigarren gola sartu zuen urrutitik egindako jaurtiketa batekin.
Arbietoko neskek gola sartzen saiatu ziren eta Olaitz gola sartzeko oso hurbil egon zen, baina berak urrutitik egindako jaurtiketa langetan jo zuen eta kanpora joan zen. Partidua bukatzeko lau minutu geratzen zirenean Maitanek txartel gorri ikusi zuen eta hortik aurrera ez ziren gol aukera gehiagorik egon.
Arbitraje deitoragarria
Partiduaren epailea Bizkaiko zelai batzuentzat oso ezaguna zen, batez ere Urduñako zaleentzat, bere arbito-lanak ez baititu oso ondo egiten. Partidua normaltasunez igaro zen bigarren zatian Urduñako taldekideei txartel horiak ateratzen hasi zen momentura arte. Eztabaida handia sortu zuen jokaldia laurogeita hamaseigarren minutuaren inguruan gertatu zen. Maitanek txartel horia jaso zuen jokaldi horrek ailegatu baino lehen. Erdilariak epaileari jokaldi batean aurkariaren asmo txarrarekin ostikada bat jaso zuela protestatu ondoren ikuseen sorpresarako txartel gorria jaso zuen. Hortik aurrera partiduaren amaierara arte epaileak ez zituen gorritxoen alde falta gehiago adierazi.