Porrota 55 minutu 10 jokalarirekin egon ostean

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2016ko aza. 30a, 20:58

Pasaden igandean Urduñako neskek denboraldiko bigarren porrota etxetik kanpo jaso zuten. Lehenengo hogeita hamabostgarren minututik aurrera Urduñako taldeak 10 jokalariekin jolastu zuen Aneren lesioa zela medio.

Urduñako neskei laugarren minututik partidua aldapan gora jarri zitzaion, Adiskide taldeak gola sartu zuen unean. Baina gorritxoek ez zituzten besoak jaitsi eta golaren bila joan ziren. Arbietoko neskek hainbat aukera izan zituzten markagailua berdintzeko baina ez zuten zorterik izan. Nekanek aukera bat izan zuen atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean, baina honek aurrelariaren jaurtiketa gelditu zuen.

Hogeita batgarren minutuan Martak erdiraketa bat egin zuen Txitik zegoen lekura, honek atezainari eta atzelariari traba egin ostean baloia berreskuratu zuen eta gola sartze lortu zuen. Horrela markagailua bana geratzen zen.

Hainbat minutu geroago Maitanek bigarren gola sartzeko aukera izan zuen baina bere jaurtiketa zutoinean jo zuen. Hainbat minutu geroago Txitik gola sartzeko aukera argia izan zuen baina atezainak Urduñako jokalariaren jaurtiketa gelditu zuen. Hogeita hamabosgarren minutuan partiduko jokaldi garrantzitsuena gertatu zen. Martak, Maitanek, Txitik eta Estik egindako konbinazio polit baten ondorioz Estik bigarren zutoinera baloia erdiratu zuen Ane zegoen lekura, honek errematea kanpora joanez. Jokaldi horretan Anek  atezainaren oinkada jaso zuen oineko hatz bat dislokatuz. Hortik aurrera kanpoko taldeak hamar jokalariekin jokatu zuen, baina Urduñako taldearentzat hori ez zen partidua galdutzat emateko arrazoi nahikoa. Nahiz eta gola sartzen saiatu, gorritxoek etxeko taldearen gola jaso zuten lehenengo zatia bukatu baino lehen.

Bigarren zatian Tyerrik zuzendutako taldeak gola sartzen saiatu zen baina ez zuten zorterik izan. Hirurogeita hamargarren minutuan etxeko taldeak baloi bat lapurtu zuen Urduñako taldeak aurkarien zelaian zaudenean, horrela Adiskideak taldea hirugarren eta azken gola sartu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide