Urduñako neskek bigarren aldiz denboraldi honetan Basauriko Kimuaren kontra neurtu ziren Artunduaga zelaian. Etxeko taldeak oso sendo hasi zen partidua, horrela hogeita hemeretzigarren minuturako 2-0 irabazten zihoan. Partidua markagailu horrekin atsedenera joan zen.
Bigarren partean gorritxoen jokoa hobetzen hasi zenean etxeko taldeak ahulago sentitzen joan zen. Berrogeita zazpigarren minutuan Urduñak egindako presioaren ondorioz, Txitik baloia berreskuratu zuen eta baloia bigarren zutoinera erdiratu zuen Anek errematatu ahal izateko. Aneren errematea ate barrura sartu zen eta markagailua 2-1 jarri zen.
Tyerrik zuzendurako taldeak berdinketaren bila joan zen, baina ez zituen gol aukera argirik izan. Maitanek bi alditan saiatu zen gola sartzen area kanpotik egindako bi jaurtiketekin eta Estik beste jaurtiketa bat egin zuen, baina atezainak arazorik gabe gelditu zituen.
Hamaika minutu partidua bukatzeko geratzen zirenean Basauriko taldeak hirugarren gola lortu zuen kontraeraso batean. Gol honekin gorritxoek lur jota gelditu ziren partiduko amaiera arte.