Emakumezkoen taldea gol asko sartzera itzuli da berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2016ko aza. 3a, 09:16

Pasaden astean Ezkurdiren kontra 5-1 galdu ostean, gorritxoek pasaden igandean Bermeoren kontra garaipena lortu zuten.

 

Partidua hasi baino lehen Tyerrik zuzendutako taldeak beste jantzi jarri behar izan zuen kanpoko taldea bigarren jantzia ahaztu baitzuten.

 

Nahiz eta aurreko astean Ezkurdiren kontra galdu eta kapitaina ez egon, Urduñako neskek partidua irabaztera atera ziren. Maitanek partiduaren lehenengo aukerak izan zituen, hamazazpigarren minutuan atezainaren aurrean bakarrik gelditu zen baina bere jaurtiketa kanpora joan zen. Hainbat minutu geroago Maitanek, berriz, beste aukera izan zuen, baina bere jaurtiketa zutoinaren albotik urrundu zen.

 

Hogeitabostgarren minutuan Maitanek area barrura sartu zen Urduñako taldearen lehenengo gola eskuratzeko. Hamabi minutu geroago Maitanek, beste behin, bigarren gola lortu zuen. Horrela partidua Tyerrik zuzendutako taldearen alde jartzen zen.

 

Kanpoko taldeak markagailuan zegoen distantzia murrizten saiatu zen, baina Edurnek oso adi egon zen Bermeoren aukerak urruntzeko.

 

Bigarren zatia Urduñako neskek hirugarren gola sartzera atera ziren, eta honek hirurogeitabostgarren minutuan heldu zen Lorearen eskutik, Estiren jaurtiketaren aldaratzea jaurti ostean.

 

Bi minutu geroago kanpoko taldeak gol bat sartu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren. Hirurogeitahamahirugarren minutuan Maitaneren jokaldi polit bat eta gero, honek Martari pasea egin zion honek nahi bezala gola sartzeko, baina bere jaurtiketa atezainak aldaratzea lortu zuen. Baina jokaldia ez zen han bukatu, atezainaren aldaratzea Estik hartu zuen eta urduñatarren laugarren gola sartu zuen.

 

Etxeko taldeak beste gol bat sartuko zuen partidua bukatu aurretik. Oraingo honetan Loreak izango zen Tyerrik zuzendutako taldearen gola sartuko zuena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide