Urduñako neskek 20 partidu ofizial galdu gabe egon eta gero, pasaden igandean Ezkurdiren kontran 5-1 galdu zuten. Igandeko porrota heldu arte, Tyerrik zuzendutako taldearen azken porrota Derioren kontra izan zen 2015eko azaroaren 14an.
Gorritxoek gol-kopuru gehiegi jaso zituzten nahiz eta partidu ona jokatu. Partiduko lehen aukera Maitaneren eskutik etorri zen baina atezainak erdilariaren driblina asmatu zuen. Maitaneren aukeraren ondoren, etxeko taldeak beste aukera bat izan zuen area barrutik egindako jaurtiketa batekin, baina Edurnek baloia urruntzea lortu zuen.
Hogeitalaugarren minutuan Estik hegaletik ondo joan zen Loreari bigarren zutoinean erdiraketa egiteko, eta honek ez zuen hutsik egin markagailua 0-1 jarri zuen.
Baina poztasuna ez zen asko iraun, Lorearen gola heldu eta zortzi minutu geroago etxeko taldeak gola lortu zuen area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Nahiz eta aurkarien gola jaso, Tyerrik zuzendutako taldea ez zen lur jota gelditu, eta Maitanek area kanpotik jaurtiketa batekin gola sartzen saiatu zen baina atezainak baloia harrapatu zuen.
Bigarren zatia bi taldeen aukerekin hasi zen, baina hirurogeita hamahirugarren minutuan Ezkurdik korner baten ostean bigarren gola sartu zuen. Laurogeitahiru eta laurogeitabostgarren minutuetan jokaldia errepikatu zen eta etxeko taldeak beste bi gol lortu zituen. Hiru minutu geroago Ezkurdik bostgarren eta azken gola lortu zuen, markagailua 5-1 finkatzeko.