Pasaden larunbatean Urduñako neskek Basauritar taldearen aurka hasi zuten liga-txapelketa, eta badirudi Tyerrik zuzendutako taldea ez duela erritmoa jaitsi. 2016. urtea hasi zenetik urduñatarrek ez dakite partidu batean porrot egitea zer den.
Gorritxoek nagusitasuna erakutsi zuten partidua hasi bezain laster eta atsedenera 7-0 irabazten joan ziren. Bigarren zatian partidua ez zen ezer ez aldatu eta urduñatarrek 6 gol gehiago sartu zituzten. Partidua 13-0 geratu zen, Txitik bost gol sartu zituen, Anek lau, Maitanek hiru eta Nekanek bat.