Basauriar taldeak Arbietoko zelaia bisitatu zuen pasa den igandean. Partida hasi baino lehen, basauriarrek ohorezko korridorea egin zioten eta ondoren, Bizkaiko federazioak Urduñako neskei trofeoa eman zien.
Gorritxoek Bizkaiko Kopako txapelketa bukatutzat eman dute garaitu gabeko taldea izanik eta aldi berean, aipatzekoa da denboraldi hau Urduñako nesken historiako denboraldi onena izan dela.
Arbietoko neskek partiduko lehenengo zatian zortzi gol sartu zituzten eta bigarrenean aldiz, bi. Golak Maitane Basualdok (4), Txitik (2), Estik (2), Ziortzak eta Martak sartu zituzten.
Udaletxeko homenaldia
Maitzaren 14an, Otxomaio jaietako herri bazakaria den egunean, Urduñako udaletxeak Bizkaiko Kopako irabazleei omenaldi bat egingo diote.