Bizkaiko kopako irabazleak izan arren, Urduñako neskek Ibarsusira bidaiatu zuten partida irabazteko asmoz. Etxeko taldea markagailuan aurreratzea lortu zuen hamaikagarren minutuan, Ekiñek korner baten ondorioz bere atean gola sartu baitzuen.
Hala ere, gorritxoek ez zituzten besoak jaitsi, eta hainbat minutu geroago Maitanek berdinketaren gola gauzatu zuen, area kanpotik egindako jaurtiketa baten ostean.
Tierryk zuzentutako taldea baloiaz jabetu zen eta atsedenaldira joan aurretik Txitik atzelariak abiadura biziz atzean utzi eta gero, atezaina driblatu zuen eta markagailuko bigarren gola eskuratu.
Bigarren zatian partida apur bat berdindu zen nahiz eta gorritxoen aldetik arriskua iritsi. Dena Urduñakoek ez zituzten arazorik eduki eta markagailua 1-2 geratu zen.
Urduñak garaitu gabeko taldea izaten jarraitzen du Bizkaiko kopa bukatzeko partida bakarra geratzen denean.