Adiskideren kontra lortutako garaipenari esker, Urduñako neskak kopako titulua lortzeko puntu batera kokatu ziren pasa den igandean.
Gorritxoek partidua hasi eta sei minutu geroago lehenengo gola sartu zuen Ziortzaren eskutik; Nekaneren pase bat kontrolatu eta ate barrura sartu eta gero. Arbietoko neskentzako ez zen partida erraza izan, batez ere, aurkariek Loreak babestutako atera hurbiltzen hasi zirelako.
Bigarren zatia oso berdinduta hasi zen, baina gorritxoek poliki-poliki baloiaz jabetzen joan ziren, eta hirurogeita hamaikagarren minutuan Ziortzari penalti argi bat egin zioten.
Txitik jaurti zuen baina, zoritxarrez, atezainak norabidea asmatu eta gelditu zuen, baina Txitik arreta handiz baloia gol bihurtu zuen.
Hala ere, etxeko taldeak ez zituen besoak jaitsi, eta gola egiten saiatu zen. Hdena den, Ziortzak hirugarren gola sartzea lortu zuen, eta bi minutu geroago Martak markagailua itxi zuen Txitik jaurtitako korner bat errematatu ondoren.
Gorritxoek asteburu honetan atsedena hartuko dute, baina apirilaren 17an Arbieton bigarren postuan dagoen taldearen kontra jokatuko dute. Ugeragari bederatzi puntu atera dizkiote, eta puntu bat irabazita kopako irabazleak bihurtuko dira, hiru partida falta arren.