Arbietoko neskek koparen bila jarraitzen dute, horrela Bermeoren kontra beste gol-kopuru handi bat lortu zuten. Sei partidu geratzen dira txapelketa bukatzeko, eta orain arte, gorritxoek partidu guztiak irabazi dituzte. Bigarren postuan dagoen taldeari 8 puntu ateratzen dizkiote, eta hirugarren postuan dagoenari bederatzi.
Hirugarren minutuan Anek lehenengo gola sartuko zuen urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Hamabigarren minutuan Ziortzak bigarrena lortuko zuen. Eta hirugarrena hogeita hamahirugarren minutuan helduko zen Anek buruz egindako erremate batekin.
Bigarren zatian, lehenengo zatia bukatu zuen moduan hasi zen, eta horrela berrogeita hamargarren minutuan Txitik laugarrena sartu zuen. Maitanek Txitik kornerretik jaurtitako baloia bat Maitanek buruz errematatu zuen bostgarrena lortzeko. Bost minutu geroago Ziortzak bere bigarren gola eskuratu zuen. Eta azkenengo minutuak hurbiltzen zirenean Maitanek zazpigarren eta azken gola lortuko zuen.