Titulua eskuratzeko bidean (CD orduña 7-Bermeo 0)

Arbietoko neskek koparen bila jarraitzen dute. Horrela, Bermeoren kontra berriro gol-kopuru handia sartu zuten. Sei partidu geratzen dira txapelketa bukatzeko, eta, orain arte, gorritxoek partidu guztiak irabazi dituzte. Bigarren postuan dagoen taldeari 8 puntu ateratzen dizkiote, eta hirugarren postuan dagoenari bederatzi.

Partidari dagokionez, hirugarren minutuan Anek lehenengo gola sartu zuen urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Hamabigarren minutuan Ziortzak bigarrena lortu zuen. Hirugarrena hogeita hamahirugarren minutuan heldu zen Anek buruz egindako erremate batekin.

Bigarren zatian, lehenengo zatia bukatu zen moduan hasi zen, eta horrela berrogeita hamargarren minutuan Txitik laugarrena sartu zuen. Geroago, Txitik jaurtitako kornerra Maitanek buruz errematatu zuen bosgarrena lortzeko. Bost minutu geroago Ziortzak bere bigarren gola eskuratu zuen. Eta azkenengo minutuak hurbiltzen zirenean Maitanek zazpigarren eta azken gola lortuko zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide