Gorritxoek partiduak irabazten jarraitzen dute, eta orain arte partidu guztiak irabazi dituzte, horrela bigarren postuan dagoen taldeari bederatzi puntuko abantaila ateratzen diote.
Tierryk zuzendutako taldeak zelaira hiru punturen bila atera zen, oso partidu garrantzitsua zela jakinez. Bigarren minutuan Aneren jokaldi polit baten ondorioz Txitiri pase bat egin zion, zeinek Estiri azkenengo pasea egin ziona eta honek lehenengo gola sartu zuen.
Hamalaugarren minutuan bigarren gola heldu zen, Maitanek Txitiri pasea egin ostean, honek atezaina driblatu zuen ezkerreko hankarekin baloia area barruan sartzeko.
Etxeko taldeak Loreak defendatutako atera heltzera saiatu zen, baina Loreak Ane Mirenen tokia segurtasun handiz defendatu zuen eta Emmaren eta Ekiñeren laguntzarekin ezin izan zuten gorritxoen atea gainditu.
Hogeita hirugarren minutuan Anek eskuineko hegaletik joaten zen, geroago Txitiri pasea egin zion honek area ertzera pasea egiteko, horrela Maitanek jaurtiketa indartsu batekin hirugarren gola lortuko zuen, markagailu horrekin atsedenera joateko.
Bigarren zatian gorritxoek baloiaren jabetza ondo kontrolatu zuten, eta hirurogeita hamabigarren minutuan Txitik berriz laugarrena eskuratu zuen. Kapitainak bederatzi partidutan hogeitalau gol daramatza.
Zerbait gehiago ikusteko denbora izan genuen Estiren jokaldi polit batekin, baina Martari pasea egin ostean, honen jaurtiketa langa gainetik joan zen.
Urduñako neskek hurrengo asteburuan atsedena hartzen dute titulutik hurbilago daudela jakinez. Ugeragari 8 gol ateratzen dizkiote, eta Erandiori bederatzi.