Esku-zarpa kopara

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2016ko ots. 17a, 08:50

Gorritxoek 2.postuan dagoen taldeari 6 puntu ateratzen dizkiote, aurreko igandean gol kopuru handia sartu eta gero.

Urduñako neskak aurkariak irabazteko gogoekin atera ziren Arbietoko zelaira, eta 5 minutu pasa zirenean, Ane eskuineko hegaletik joan zen area barrura pase bat sartzeko ideiarekin, eta horrela izan zen. Pasea bigarren zutoinera ailegatu zen, zeinetara Txiti helduko zen, baina, baloia atzelari batek ukitu zuen eta ate barrura bultzatu zuen lehenengo gola sartuz.

Urduñako neskak ez ziren emaitza horrekin konformatu, era 9. minutuan, Maitane oso adi egon zen baloi bat kentzeko, baina bere jaurtiketak, atezainaren eskuetan bukatu zuen. Minutuak pasa ahala partidua berdintzen hasi zen eta 20. minutuan Berrio-Otxoak berdinketa lortu zuen zuzeneko falta batekin.

Atsedenera joateko denbora gutxi falta zenean, gorritxoek markagailuan aurreratzeko posibilitatea izan zuten Ainizek area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina baloiak langan jo zuen.

Bigarren zatian gorritxoak baloiaz jabetu ziren eta 5 minutu berriz hasteko falta zirenean Txitik korner itxi bat bota zuen, atezainak ezin zuen baloia jaso, eta Nekanek oso azkar eta arreta handiz baloia sare barruan sartu zuen.

75. minutuan Txitik korner berri bat bota zuen, eta jaurtitako baloia atzelaria sarean sartu zuen, baloia ateratzen saiatu zenean. Hortik aurrera, Tierryk zuzendutako neskek oso eroso jokatu zuten, eta horrela 85. minutuan Txiti baloiaz jabetu zen eskumako aldetik eta atezainaren aurrean ez zuen hutsik egin.

Minutu bat partidua bukatzeko geratzen zenean, Txiti area barruan baloiaz jabetu zen eta atzelariak driblatu ostean, jaurtiketa ahal zuen bezala egin zuen, eta bere jaurtiketa Estik errematatu zuen 5. eta azken gola sartzeko.

Gorritxoek partidu guztiak irabazi dituzte, eta 2.postuan daudenei 6 puntu ateratzen dizkiote, txapelketako lehenengo partea bukatzeko partidu bakarra falta denean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide