Gorritxoek azkenengo minutuetan Ugeragaren kontra garaipena lortu zuten, zelaiaren dimentsioengatik partitu oso zaila izan zen.
Pasaden larunbateko partidua lehia handiarekin hasi zen Ugeragaren kontra, etxeko taldea oso ondo kokatuta zegoen eta Ane Miren defendatutako atera arriskurekin iristen hasi zen, baina Urduñako neskak poliki-poliki erantzuten joan ziren. Lehenengo partea oso aukera gutxiekin igaro zen. Tierryk zuzendutako taldeak geldi-baloiekin mina eragiten hasi zen baina ez zuen gola sartzeko zorterik aurkitu.
Bigarren zatian gorritxoak erdiko zelaiaren jabe bihurtu ziren eta atzelariak indartsu egon ziren. 73. minutuan Maitanek oso pase ona egingo zion Txitiri baina, jokozainaren iritziz jokoz kanpo zegoen eta ezin izan zuen gola sartu.
Gorritxoek gola sartzeko saiakerarekin jarraitu zuten eta partidua bukatzeko 10 minutu falta zirenean, Martak Txitiri oso pase ona egin zion, abiadura handiz aurkako atera hurbildu zena, bertako atzelariak atzean utzi zituen eta atezainaren aurrean ez zuen hutsik egin. Urduñakoek Txitiren gola bat eginda ospatu zuten, kopa irabazteko lehian bizirik jarraitzeko oso gol garrantzitsua baitzen.
Gol horrekin, Txitik, kapitaina, denboraldia bukatzeko 10 partidu falta direlarik, ligan eta kopan 30 gol daramatza, 2011-2012ko marka gainditu du jadanik, denboraldi horretan 29 gol sartu baitzituen.
Partidua ez zen markagailu horrekin bukatu, 89. minutuan Ziortzak area barruan baloi bat jaso zuen, eta aurrelari on bat bezala erdi biraz jaurtiketa egin zuen taldeko bigarren gola sartzeko, eta hiru puntuak lortzeko, asko landutako partidu batean.