Urduñako neskak garaiezinak etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2016ko ots. 3a, 18:29

Gorritxoek Bizkaiko kopa irabazteko bidea jarraitzen dute, horrela bost partiduetan berrogeita lau gol lortu dituzte, eta Txitik, kapitaina, hamazortzi gol daramatza kopako txapelketan. Tierryk zuzendutako taldea, Maionan Santutxuren kontra garaipena lortu zuen, Txitiren gol poker berri batekin.

Lehenengo gola Aneren eskutik ikusi gunuen hamabigarren minutuan, Txitik jaurtitako korner bat buruz errematatzen. Bi minutu geroago Txitik atezainaren aurrean bakarrik geratu zen, eta nahiz eta baselina bat egiten saiatu, baloia langaren gainetik joan zen. Baina hogeita bigarren minutuan, Txitik ez zuen baselina egiteko ahalegina burutik kendu eta oraingoan ondo atera zitzaion eta bigarren gola eskuratu zuen.

Hogeita zazpigarren minutuan Txitik atezainaren aurrean kokatu zen baina bere jaurtiketa atezaina gelditu zuen. Jokaldia ez zen han bukatu, Loreak aldaratutako baloia jaso zuen hirugarrena sartzeko.

Laugarrena Txitiren eskutik iritsi zen, Maitanek landutako jokaldi eta pase polit baten ondorioz, Txitik atezaina driblatu eta ezkerreko hankarekin jaurtiketa egin zuen, baina atzelari batek baloia urruntzea lortu zuen. Jokaldia ez zen horrela bukatu, urrundutako baloia Txitiri iritsi zion berriz, eta oraingoan baloa atean sartu zuen.

Bigarren zatian, Tierryk zuzendutako neskek aurkariak bere zelaian sartuko zuten berriro, eta berrogeita hamazortzigarren minutuan Txitik korner bat jaurti zuen, urrundutako baloia berari iritsi zion eta area barrura hurbiltzeko eta nahiz eta atzelari bati baloia ukitu, baloia gol bihurtu zen. Bi minutu geroago, Maitanek Txitiri pase bat egin zion, nork atzelariek driblatu zituen, ezkerreko hankarekin seigarrena sartzeko.

Hirurogeita bigarren minutuan, Maitanek atzelariak driblatu zituen, eta area barrura sartzerakoan jaurtiketa indartsu bat egin eta gero, zazpigarrena lortu zuen.

Zortzigarren gola laurogeita bostgarren minutuan ikusi genuen, Maitanek eta Txitik oso jokaldi polita landu zuten, eta Maitanek izan zen jokaldi horri hasiera eta amaiera eman ziona.

Minutu bat geroago, Estik jokaldi bat landu zuen ezkerreko aldetik, eta hondoko marrara iristean atzerantz egin zuen pasea, non Ziortzak kokatuta zegoen jaurtiketa egiteko eta horral bederatzigarrena ailegatu zen. Eta hamargarren eta azken gola, laurogeita seigarren minutuan izan zen, Txitik Edurneri pase bat egin eta honek atezainaren aurrean gola sartu eta gero.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide