Txitiren bigarren gol pokerra lehenengo postuan finkatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2016ko urt. 25a, 19:18

Urduñako kapitaina kopako lau partiduetan 14 gol daramatza, eta hori zaila hobetzea bazen, pasaden larunbatean bere kopako bigarren gol pokerra lortu zuen. 

Partidua oso estu hasi zen, baina bederatzigarren minutuan gorritxoen jokaldi polit baten ondorioz, Txitik atzelarien aurretik oso ondo gurutzatu eta gero atezaina gainditu zuen jaurtiketa indartsu batekin. Nahiz eta Adiskideko neskek berdinketa lortzeko ahalegindu, gorritxoek oso serio egon ziren partidu osoan, eta ez zuten hutsik egin.

Hogeita hamahirugarren minutuan Txitik bigarren gola burutu zuen baselina ikaragarri baten ondorioz, eta bi minutu geroago, Txitik berriz hirugarrena lortuko zuen ezkerreko hankarekin egindako jaurtiketa batekin. Berrogeita hirugarren minutuan, Ziortzak aurkarien atzelariei presio ona egin ostean, baloia berreskuratu eta Txitiri pasea egin zion, honek laugarrena markagailuan jartzeko.

Bigarren zatia lehenengoa bukatu zuen moduan hasi zen, gorritxoek aurkarien atean ahalegin guztiak egiten, eta horrela, berrogeita zortzigarren minutuan Maitanek bostgarrena sartuko zuen aldaratutako baloi bat gol bihurtu eta gero. Hainbat minutu geroago, Estik hegaletik egindako jokaldi polit bat egin ondoren Txitiri pasea egin eta honek berriz ezkerreko hankarekin bere bostgarren gola lortu zuen. Hirurogeita hamabigarren minutuan, Loreak atezainari aurre egin zion eta zazpigarren gola burutu zuen.

Urduñak gol-kopuru handi berri bat lortu eta gero, salikapenaren buru finkatu da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide