Urduñako neskak lehenengo postuan kokatu dira etxetik kanpo gol-kopuru handia sartu eta gero

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2016ko urt. 19a, 18:52

Tierryk zuzendutako taldeak partidu bat gutxiago jokatu ondoren, lehenengo postuan kokatu da pasaden igandean Iturgarperen jontra irabazi ostean.

Lehenengo gola hamahirugarren minutuan iritsiko zen Aneren eskutik, Estik egindako jokaldi polit bati bukaera ematen. Bi minutu geroago area barruan iskanbila baten ondorioz, Martak baloia ikutzea lortu zuen bigarrena markagailuan jartzeko.

Hirugarren gola jarraian heldu zen, Ane Miren ateko sake luze bat egin zuen, Ziortzak buruz luzatu eta atzelariei abiadura handiz gainditu ondoren, atezainari aurre egin zion gola sartuz.

Laugarren gola Estik burutu zuen hogeita batgarren minutuan, eta gorritxoen gol festari jarraipena emateko, hageita zortzigarren minutuan Maitanek bostgarrean landu zuen, jokaldi eder bat sortu eta atzelarietaz joan eta gero, atezainaren aurrean topatu zenean.

Atsedenera joan aurretik, Ziortzak, berriz, bere bigarren gola sartzeko aukera ez zuen alferrik galdu, eta taldeko seigarren gola lortu zuen.

Bigarren zatia joera berdinean jarraitu zen, Urduñako neskek aurkarien zelaian ahalegin guztiak eginez. Horrela, berrogeita hamazortzigarren minutuan Txitik zazpigarrena sartu zuen, Maitanek banako jokaldi eder baten ostean.

Hainbat minutu pasa eta gero, Nekanek alboko sakea atera, Txitik atzelariaz joan, eta bigarren zutoinera erdiratu zuen Estik zegoen lekura, nork baloia jaitsi eta tiro egin zuena, zortzigarrena jadetsiz.

Hirurogeita hamargarren minutuan, Maitanek berriz errepikatuko zuen berak egindako jokaldi eder bati bukaera emateko. Bost minutu geroago, Anek eskuineko albotik joango zen area barrura sartu arte, non jaurtiketa gurutzatu baten ostean hamargarrena lortuko zuena.

Azken minututan, hamaikagarren eta azken gola Txitiren eskutik iritsiko zen, area kanpotik egindako jaurtiketa baten ostean atezainaren gainetik sartzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide