Urduñaki neskak hasi dute urtea bukatu zuten moduan, irabazten. Azken garaipena pasaden larunbatean izan zen, eta kasu honetan Bermeoko neskak biktimak izan ziren, hamar jokalariekin bukatu zirenak.
Bosto minutu igaro ostean, Anek lehenengo gola sartu zuen urrutitik egindako jaurtiketa indartsu baten ondorioz. bi minutu geroago, aurkariei denbora eman barik, Maitanek penalti puntutik bigarrena lortu zuen.
Hogeita hamargarren minutuan, Maitanek pase azkar bat egin zion Txitiri, oinetako puntarekin hirugarren gola sartuz. Laugarren gola Txitiren eskutik berriz ikusiko genuen jaurtiketa indartsu baten ondorioz, nahiz eta atezaina baloia ukitu sarean bukatu zuen.
Bostgarren gola berrogeigarren minutuan iritsi zen, Esti atzetik baloia jaso eta bere jaurtiketarekin, arazorik gabe, atezaina gainditu eta eta gero. Minutu bat atsedena joateko falta zenean, Martak seigarrena lortu zuen Txitik egindako zentro bat buruz errematatzen.
Bigarren zatian, Ziortzak, zelairatu berria, zazpigarren gola burutu zuen, Txitiren jokaldi polita bati amaiera emanez.
Hirurogeita bot minutuan, Estik Txitiri pase bat egin ostean, honek atzelariei driblatu eta zortzigarrena heldu zen. Bederatzigarren gola azken minututan iritsi zen Maitaneren eskutik, penalti bat eragin eta gauzatu ondoren.
Hamargarren eta azken gola, Anek sartu zuen markagailua ixteko.