Gorritxoek garaipenaren bidea berrartu dute markagailuari bira ematen eta gol kopuru handia sartzen. Pasa den igandeko golegileak hauek izan ziren: Maitane (bi gol), Txiti (bi gol), Esti Dueñas (bi gol) eta Maider (gol bakarra). Azken bi horiek Urduñako nesken lehenengo taldearekin gola sartzen estreinatu ziren.
Partida oso berdinduta hasi zen, baina poliki-poliki Arbietoko neskak partidua menderatzen hasi ziren. Hala ere, hamalaugarren minutuan Bermeok markagailuan aurretik jartzea lortu zuen.
Baina poztasuna ez zitzaien asko iraun, kanpoko taldeak gola sartu eta lau minutu geroago Maitane atzelariez abiaduraz joan zen eta jaurtiketa gurutzatu baten ostean markagailua berdindu zuen.
Horrela Maitanek hasierako hamaikara itzultzen zen bi partidaz bajan egon ostean. Hiru minutu geroago Maider lehenengo taldearekin gola sartzen estreinatu zen markagailuari bira emateko, Txitiren jokaldi polit bati bukaera ona emanda.
Hogeita zortzigarren minutuan Maiderrek, berriz, aldaratutako baloia jaso eta area barrutik jaurtiketa indartsua egin zuen markagailua hiru eta bat jartzeko. Markagailu horrekin atsedena Arbietora heldu zen.
Bigarren zatian Tyerrik zuzendutako taldea oso ondo atera zen eta bigarren zatia hasi eta hiru minutu geroago Maitanek eskuin hegaletik jokaldi polita landu ostean Txitiri pasea egin zion horrek baloia ate barrura bultzatzeko. Hirurogeita hamargarren minutuan Esti Dueñasek, bost minutu lehenago zelaira sartu zena, bostgarren gola sartu zuen banakako jokaldi politaren ostean bi atzelari driblatu.
Txitik Maitaneren pase on bat kontrolatu zuen eta jaurtiketa sendoa egin eta gero seigarren gola lortu zuen. Partidaren amaierarako hiru minutu geratzen zirenean Estibaliz Dueñas atzelariez abiaduraz joan zen atezainaren aurrean bakarrik geratzeko. Eta Estik ez zuen hutsik egingo eta urduñatarren zazpigarren gola bihurtu zuen.
Markagailu horrekin partidua amaierara helduko zen Urduñaren Bizkaiako kopako bigarren partidan.
Hurrengo igandean Urduñako neskek Basauritar Emakumeen kontra jokatuko du. Tyerrik zuzendutako taldeak horrela jokatzen jarraitzen badu pasa den denboraldian lortutako kopa berriz irabaztea ez du zaila izango.