Gorritxoek gol kopuru handia sartu dute etxetik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2017ko urt. 18a, 11:57

Urduñako neskek hiru puntuak eramateko ideiarekin atera ziren Basauritar Emakumeak taldearen kontra. Partida hasi eta zazpi minutu geroago Olaitzek lehen gola sartu zuen urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Hamaikagarren minutuan Estik Maiderri pasea atzerantz egin zion eta honek orpoz gola egin zuen. Hamabost minutu geroago, Estik Txitiren erdiraketa buruz errematatu zuen urduñarren hirugarren gola lortzeko. Horrela, partida atsedenaldira heldu zen.

Horren ostean, Tyerrik zuzendutako taldeak erasoan jarraitu zuen gol gehiago sartzeko asmoz. Hirurogeita seigarren minutuan Nekanek Txitik jaurtitako kornerra gola bihurtu zuen eta horela CD Orduñak laugarren gola eskuratu zuen. Laurogeita hamargarren minutuan Txitik eskuin hegaletik jokaldi polita egin ostean Estiri erdiraketa egin zion baloia buruz errematatzeko eta markagailua 0-5 jartzeko.
 
Hiru minutu geroago Nekanek gol polita sartu zuen eskuineko hankarekin egindako jaurtiketa batekin. Azken minutuan Txitik markagailua itxiko zuen penalti jaurtiketa bat gola bihurtuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide