Garaipen landua kantabriar lurraldetan

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2017ko ots. 1a, 18:05

Sailkapeneko bigarren postura igotzea ahalbidetu die garaipen honek urduñarrei. Argazkia: CD Urduña

Pasa den igandean Urduña taldeak Mioño taldearen zelaia bisitatu zuen bigarren aldiz. Lehengo aldia 2013/2014 denboraldian izan zen Reocin taldearen kontra neurtzeko. Partida horretan urduñarrek 1-3 irabazi zuten, Estiren bi golekin eta Txitiren gol batekin.

Gorritxoek hiru puntuak eramateko ideiarekin atera ziren lehen minututik kantabriar zelaira. Eta horrela erakutsi zuten partiduaren lehen jokaldian: Maitanek Txitiri pase luzea egin zion horrek jaurtiketa egiteko, eta aurrelaria lehen gola sartzeko oso hurbil egon zen, baina bere jaurtiketa kornerrera joan zen.  

Minutuak pasa ahala partida berdintzen joan zen. Hogeita bigarren minutuan Maiderrek markagailua ireki zuen Maitaneren pase luzea errematatu ostean. Sei minutu geroago Maider, berriz, atezainaren aurrean bakarrik geratu zen jaurtiketa gurutzatu batekin bigarren gola eskuratzeko.

Urduñak ez zuen erritmoa jaitsi, eta jokaldi horren ostean Txitik atzelariak abiaduraz saihestu zituen jaurtiketa egiteko. Atezainak aurrelariaren jaurtiketa ukitu zuen, baina ez zen nahikoa izan hirugarren gola ekiditeko.

Emaitza horrekin dena eginda zegoela zirudien, baina bi minutu geroago etxeko taldeak bere markagailua estreinatu zuen falta jaurtiketa batekin. Horrela markagailua 1-3 geratu zen atsedenaldira joateko.

Horren ostean partida oso berdinduta jarraitu zuen. Berrogeita hamahirugarren minutuan etxeko taldeak bere bigarren gola lortu zuen. Hortik aurrera etxekoak gorritxoen areara hurbiltzen saiatu ziren, baina Tyerrik zuzendutako taldeak ez zien utzi gol aukerak izaten.

Laurogeita zortzigarren minutuan Olaitzek ia zelai erditik egindako falta jaurtiketa batek atezainaren gainetik pasa zen partidaren azken gola bihurtzeko.

Hiru puntu horiek zelai zail batean urduñar taldeari sailkapenaren bigarren postuan kokatzen lagundu diote. Horrela Arbietoko neskak sailkapenaren lehen postuan dagoen taldea baino hiru puntu gutxiagorekin kokatu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide