Bost gol sartu zizkion Orduñak sailkapenean hirugarren postuan dagoen taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Maider López 2017ko ots. 7a, 09:08

Gorritxoek lehen postuan dagoen taldeari presio handia sartzen jarraitzen dute, pasa den larunbatean hirugarren postuan dagoen taldeari gol kopuru handia sartu eta gero.

Arbietoko neskek partida zaila zuten aurretik, baina lehengo minutuetatik oso ondo atera ziren. Partidako bigarren minutuan Txitik oso aukera argia izan zuen atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean, baina bere jaurtiketa atetik gora joan zen.

Martak markagailua ireki zuen Estik jaurtitako kornerra errematatu ostean. Markagailu horrekin kanpoko taldeak Tyerrik zuzendutakoari presioa sartzen hasi zien poliki-poliki. Anek lehen zatiko azken gol aukera izan zuen, baina bere jaurtiketa kanpora joan zen.

Bigarren zatian gorritxoak hiru puntuak eramateko ideiarekin atera ziren. Lehen zatiko lehenengo minutuan Maitanek Txitiri pase aparta egin zion, horrek baloia atezainera gidatu eta jaurtiketa egin ostean, markagailua 2-0 jarri zuen urduñarren alde.

Berrogeita hamabosgarren minutuan Maiderrek ez zuen baloia galdutzat eman eta area barrura sartzea lortu zuenean baloira atezaina baino lehen heldu zen, hortaz, atezainak aurrelaria lurrera bota zuen. Aurrelaria lurrera erori ostean, epaileak penaltia seinalatu zuen. Maider izango zen penaltia jaurtiko zuena, eta ez zuen hutsik egin; markagailua 3-0 jarri zuen.

Bost minutu geroago, Maitanek ezker hegaletik jokaldi ona egin zuen Estiri areako aurrealdera pasea egiteko. Erdilariak izugarrizko gola sartu zuen eta markagailua 4-0 jarri zuen. Hirurogeigarren minutuan kanpoko taldeak ohoreko gola sartu zuen urrunetik. Geroago, Mungia taldeak beste gol aukera izan zuen, baina Edurnek geldiketa ona egin zuen.   

Hirurogeita hamabosgarren minutuan Txitik markagailua itxi zuen bere lehenengo gola sartuta. Azkenengo minutuetan Maider Tyerrik zuzendutako taldearen seigarren gola sartzeko aukera izan zuen atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean, baina bere jaurtiketa langan jo zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide